Blog

Aimar Olaizola

  • 22 Abr, 2014
  • BAO
  • 0 Comments
  • Aimar Olaizola, fronton, Nika Cuenca, Pelota Vasca,

Aimar Olaizola reina en los frontones con una autoridad insultante. A sus 34 años, acumula cuatro txapelas del Manomanista, siete del Cuatro y Medio, sin perder una final, y dos del Parejas.

Su fortaleza mental tiene mucha culpa: “Hay pelotaris imbatibles en los entrenamientos, pero cuando se visten de blanco… Doy más de mí mismo en los partidos”. Lo dice un gran cazador de becadas, un tipo que mandaría de un pelotazo a la contracancha a los políticos que “han echado balones fuera”.

No hay quien le saque a pelotazos de los frontones con 34 años. ¿Cómo ha llegado a este punto de equilibrio en su carrera? Personalmente, estoy muy a gusto. Las cosas me están yendo muy bien en los últimos años. Ya ganaba txapelas antes de la lesión de rodilla y luego ha seguido todo igual. La confianza influye un montón. Yo siempre digo que a esos factores hay que añadir la suerte, creo en ella. Aunque la mentalidad también es fundamental.

En el deporte, la cabeza hace lo suyo. ¿Cómo ejerce un control mental para no salirse de los partidos? ¿Se entrena eso? Me van muy bien las cosas en ese aspecto y no necesito ayuda externa. Primero hablaría de la experiencia. Hay pelotaris que en los entrenamientos son imbatibles y cuando se visten de blanco lo pasan mal. A mí me sucede al revés. Doy más de mí mismo en los partidos.

Está de moda apoyarse en el ‘coaching’. ¿Cómo lo ve? Yo por ahora no lo necesito. Otra cosa es que deje de ganar. Aunque con 34 años, no me veo cambiando de métodos.

¿Se ha visto en sueños jugando un mano a mano contra Julián Retegi? Nunca lo he soñado porque tuve la suerte de jugar contra él uno de los cinco o seis últimos partidos por parejas en su despedida. Fue muy bonito, en el Adarraga. Formó pareja con Barriola y yo con Armendariz.

¿Y quién ganaría ahora? No lo sé, no me gusta entrar en comparaciones. Cada época tiene lo suyo. Hay otros pelotaris, otro material, otras preparaciones… Hablar de si ganaría uno u otro es en balde.

¿Lo tiene todo en la vida? Yo no me puedo quejar, me va muy bien en mi profesión y en la familia. Estoy muy contento con lo que hago. Primero pensé en llegar a jugar un partido profesional, luego en ganar alguna txapela… Y mira cómo van las cosas. Ya tengo bastantes objetivos cumplidos, pero soy ambicioso y quiero más. Salto a la cancha y afronto cada día como si no hubiese ganado nada.

Leí en una entrevista que Messi vive peor que usted, que no le envidia. Me han tomado bastante el pelo con eso. Lo que quise destacar es que la popularidad les incomoda para hacer ciertas cosas. Yo puedo hacer vida normal con mi mujer, con mi hijo, salir a tomar algo con los amigos… No me cambio por nadie.

¿Su lesión de rodilla y el fallecimiento de su padre han sido sus dos momentos más difíciles? Sí, sobre todo lo del aita… Justo jugaba la final del Cuatro y Medio contra Irujo. Fue duro y emotivo. La lesión de rodilla era complicada y no sabes lo que puede pasar. Te queda la duda de si vas a quedar bien o no. El doctor Mikel Sánchez, como siempre, acertó de pleno. Estoy perfecto. No he vuelto a sentir una molestia. No me olvido de toda la gente que estuvo detrás de esa recuperación. Les debo mucho.

¿Le pondría los tacos a su hijo Irai como ha hecho su hermano Asier con usted? Ser padre ha sido para mí de las cosas más importantes que me han pasado en la vida. Poder desayunar con él, llevarle a la ikastola, recogerle… Por ahora le gusta la pelota y me pide en casa que le ponga esparadrapo. Ya se sabe que los padres tiran mucho de los hijos en los deportes, pero sólo quiero que disfrute. Hará pelota si le gusta, si no ni hablar.

Su otra gran afición es la caza. ¿Qué le aporta? Disfruto muchísimo. Me sirve para desconectar, limpiar la cabeza, olvidarme también de la gente, de la prensa… Luego, para nuestro juego, el monte viene bien en lo físico. Siempre que se haga con moderación, claro. Hay mucha tradición también en ello.

¿Cómo disfruta más, cuando abate a una becada o cuando sale bien un dos paredes? En los dos momentos. Es una gozada. Lo mío es la pelota y esa jugada es muy bonita. Pero cuando veo al perro puesto, levantando una becada…

¿Hasta cuándo se ve en los frontones? Tengo contrato hasta el 31 de diciembre de 2018. Por ahora me encuentro muy bien, habrá que ver en esa fecha. Si sigo así físicamente, mi ilusión es seguir. Y si lo tengo que dejar, seguiré en la pelota. No sé en qué puesto, pero seguiré.

¿Quién es el pelotari con el estilo más impecable? Cuando debuté con 18 años, me impresionaba Titín. Luego tengo que citar a Mikel Goñi, Beloki… Por dar algunos nombres más, de los de ahora, Merino II, Juan (Martínez de Irujo), Pablito (Berasaluze), Aretxabaleta…

¿Qué destacaría de su gran rival, Irujo? Siempre decimos los dos que es más especial para la gente vernos enfrentados que para nosotros. Yo los partidos contra Juan los vivo como si jugase contra cualquier otro. Está claro de que se trata de un enorme rival, un grandísimo pelotari. Lo que más impresiona de él es la agresividad con la que le da a la pelota.

Tiene como ídolo en la música a Bruce Springsteen. Da el callo con 64 años. ¿Qué le transmite? Aluciné desde que le vi la primera vez en Anoeta. He ido a cuatro o cinco conciertos más, uno de ellos a Valladolid. Me impresiona cómo transmite en directo, es el mejor con mucha diferencia.

¿A quién o por qué injusticia daría un pelotazo que fuese hasta la contracancha? Supongo que a muchos. Algunos políticos se lo merecen porque hacen lo fácil, echar balones fuera. Las cosas han ido a mucho peor en los últimos diez años. No hay discusión, se han hecho mal.

¿Cómo se vive la crisis en los frontones? Se nota más en apuestas y publicidad que en la asistencia de público. Es más, yo diría que este año hay más gente en los frontones.

Vive en Hondarribia, una gran postal al mar. Estoy encantado, es muy tranquilo. Como no paro, el rato que estoy en casa quiero abrir la ventana y ver un sitio bonito.

 

Aimar Olaizola frontoietan nagusi da inolako zalantzarik gabe. 34 urte ditu eta jada eskuz banakakoan lau txapela, lau eta erdikoan zazpi, final bat bera ere galdu gabe, eta binakakoan bi txapela bildu ditu.

Horretan zerikusi handia dauka buruko indarrak. “Badira pilotari garaiezinak entrenamenduetan, baina zuriz jantzitakoan… Nik gehiago ematen dut partidetan”. Oilagorren ehiztari handia bera, “jokoz kanpo” ibili diren politikariak kontrakantxara bidaliko dituzte pilotakada bakar batez.

Ez dago frontoietatik aldenduko zaituenik 34 urterekin. Nola heldu zara oreka puntu horretara zure karreran? Oso gustura nago ni. Azken urteotan oso ondo doazkit gauzak. Belauneko lesioa izan aurretik txapelak irabazten nituen, eta ondoren berdintsu jarraitu dugu. Konfiantzak zerikusi handia dauka. Nik beti esaten dut horri guztiari suertea erantsi behar zaiola, horretan sinesten dut. Hala ere, mentalitatea ere oinarrizkoa da.

Kirolean, buruak badu bere eragina. Nola egiten duzu buru-kontrol hori, partidetan kanpora ez joateko? Entrenatzen al da hori? Horri dagokionean, ondo doazkit gauzak eta ez dut kanpoko laguntzarik behar. Lehenengo, eskarmentuari buruz hitz egingo nuke. Badira entrenamenduetan garaiezinak diren pilotariak, baina zuriz jantzitakoan gaizki pasatzen dute. Niri alderantziz gertatzen zait, gehiago ematen baitut partidetan.

Modan dago “coaching”-aren laguntza izatea. Zer deritzozu horri? Nik, momentuz, ez dut horren beharrik. Beste kontu bat da irabazten ez badut. Baina 34 urterekin ez dut neure burua ikusten metodoak aldatzen.

Ikusi al zara ametsetan eskuz banakako bat jokatzen Julián Retegiren aurka? Inoiz ez da ametsa izan; egia esan, bere agurrean binaka egindako azken bost edo sei partidetako batean bere aurka jokatzeko aukera izan nuen. Ederra izan zen, Adarragan. Bera Barriolaren bikote eta ni Armendarizena.

Eta nork irabaziko luke orain? Ez dakit, ez ditut gogoko konparazioak. Garai bakoitzak berea dauka. Beste pilotari batzuk, beste material bat, bestelako prestakuntzak… Batak ala besteak irabaziko lukeen esatea alferrik da.

Dena al duzu bizitzan? Ezin naiz kexatu; oso ondo doakit bai lanbidean bai familian. Pozik nago egiten dudanarekin. Lehenengo pentsatu nuen heldu nahi nuela partida profesionala jokatzera, gero txapelaren bat irabaztera… Eta hara nola doazen gauzak. Helburu asko lortu ditut, baina asmo handikoa naiz eta gehiago nahi dut. Kantxara sartzen naiz eta egun bakoitzari ezer irabazi ez banu bezala ekiten diot.

Aldizkari batean irakurri nuen Messi ez dela zu bezain ondo bizi, ez diozula inbidiarik. Adarra jo didate sarritan hori dela eta. Azpimarratu nahi nuena zen hain ezaguna izatea traba dela zenbait gauzatarako. Nik bizimodu normala egin dezaket emaztearekin, semearekin, lagunekin irten naiteke zerbait hartzera… Ez dut beste inoren tokian egon nahi.

Belauneko lesioa eta aitaren heriotza izan al dira zure unerik zailenak? Bai, bereziki aitarena… Momentu horretan lau eta erdiko finala jokatu behar nuen Irujoren aurka. Gogorra eta hunkigarria izan zen. Belauneko lesioa oso konplikatua zen eta ez dakizu zer gerta daitekeen. Zalantza duzu ondo geratuko ote zaren. Mikel Sánchez doktoreak, beti bezala, bete-betean asmatu zuen. Ezin hobeto nago. Ez dut inolako minik nabaritu berriz ere. Ez ditut ahazten suspertze horren atzean egon ziren guztiak. Asko zor diet.

Takoak ipiniko zenizkioke zure seme Irairi, zure anaia Asierrek zurekin egin zuen bezala? Aita izatea bizitzan gertatu zaidan gauzarik garrantzitsuenetako bat izan da niretzat. Berarekin gosaldu ahal izatea, ikastolara eramatea, hartzea… Oraingoz, pilota gustatzen zaio eta etxean esparatrapua ipintzeko eskatzen dit. Jakina da gurasoek eragin handia dutela seme-alabengan kiroletan, baina nahi dudan bakarra disfrutatzea da. Pilota egingo du baldin eta gustuko badu, bestela ezta pentsatu ere.

Beste zaletasun handi bat duzu: ehiza. Zer ematen dizu? Asko disfrutatzen dut. Deskonektatzen laguntzen dit, burua husten, jendea ahazten, prentsa… Horrez gain, gure jokoan, mendiak asko laguntzen du arlo fisikoan. Beti ere, neurri batean, jakina. Horretan ere tradizio handia dago.

Noiz gozatzen duzu gehiago, oilagorra botatzean ala bi paretakoa ondo irteten zaizunean? Bietan. Paregabea da. Nirea pilota da eta jokaldi hori oso polita da. Baina txakurra ikusten dudanean oilagorra jasotzen…

Noiz arte ikusten duzu zure burua frontoietan? 2018ko abenduaren 31ra arte daukat kontratua. Momentuz oso ondo aurkitzen naiz, baina orduan ikusi beharko da. Fisikoki horrela segitzen badut, nire ilusioa jarraitzea da. Eta utzi behar badut, pilotarekin jarraituko dut. Ez dakit zer egiten, baina jarraituko dut.

Zein da estilorik garbiena duen pilotaria? 18 urterekin debutatu nuenean Titínek txunditzen ninduen. Gero, Mikel Goñi, Beloki… aipatu behar ditut. Eta izen gehiago ematearren, oraingoen artean, Merino II, Juan (Martínez de Irujo), Pablito (Berasaluze), Aretxabaleta…

Zer azpimarratuko zenuke zure aurkari handia den Irujorengan? Beti esaten dugu biok bereziagoa dela jendearentzat guretzat baino elkarren aurka ikustea. Nik Juanen aurka ditudan partidak beste edonorekin izango banitu bezala bizitzen ditut. Argi dago aurkari handia dela, pilotari handia. Berarengan gehien harritzen duena da pilota jotzen duen agresibitatea.

Musikan Bruce Springsteen da zure idoloa. 64 urte ditu eta indarrez beteta agertzen da. Zer transmititzen dizu? Anoetan lehenengo aldiz ikusi nuenetik txundituta utzi ninduen. Beste lau edo bost kontzertu ikusi ditut, horietako bat Valladoliden. Harritzen nau zuzenean nola transmititzen duen, onena da askogatik.

Nori edo zein bidegabekeriagatik emango zenioke kontrakantxaraino helduko litzatekeen pilotakada. Askori, uste dut. Zenbait politikarik merezi dute jokoz kanpo ibiltzen direlako. Gauzak asko okertu dira azken hamar urteetan. Ezbairik gabe, gaizki egin dituzte.

Nola nabaritzen da krisialdia frontoietan? Gehiago nabaritzen da apustuetan eta publizitatean publikoaren bertaratzeagatik baino. Are gehiago, nik esango nuke aurten jende gehiago nabaritzen dela frontoietan.

Hondarribian bizi zara, itsasoari begira. Oso pozik nago, oso lasaia da. Ez naizenez geratzen, etxean nagoen momentuan leihoa ireki eta toki polita ikusi nahi dut.

Texto: Nika Cuenca

[gmedia id=110]

Share This Story

Categories

Comments