Logo BAO Bilbao
urdaibai 01

Urdaibai Bird Center

El Corazón de la Reserva. Urdaibai Bird Center se encuentra en plena Reserva de la Biosfera de Urdaibai, en el municipio de Gautegiz Arteaga. El Centro está situado a unos 4,5 kilómetros de la villa de Gernika- Lumo, en la margen derecha del Río Oka, al mismo borde de las marismas. Todos los visitantes que quieran conocer más de cerca la naturaleza que entraña la Reserva de la Biosfera de Urdaibai no pueden dejar de visitar el Urdaibai Bird Center. Además de un gran Museo y Centro de Investigación de aves, lo que hace único al Bird Center es que se trata de un Observatorio privilegiado de la marisma, situado en el mismo corazón de la Reserva y con unas vistas impresionantes. Estamos ante un centro vivo donde cada nuevo día es una incógnita, ya que las aves marcan el rumbo del Centro. Hablamos de uno de los mayores espectáculos de la naturaleza «La Migración de las aves», donde Urdaibai es una parada obligada en este gran viaje. Desde los miradores del Centro, los visitantes podrán disfrutar in situ de las distintas especies de aves que visitan la Reserva de la Biosfera de Urdaibai: espátulas provenientes del mar de Wadden, elegantes garzas, anátidas de diversas especies, limícolas llegados desde el lejano norte, e incluso aves tan esquivas como el avetoro. Nos encontramos ante un gran aeropuerto para las aves, donde el asesoramiento del personal del Centro y espectaculares audiovisuales nos van a introducir en este apasionante mundo. Las visitas pueden realizarse mediante audioguías que permiten disfrutar de una visita autónoma al Centro, o mediante visitas guiadas previa cita concertada.

Para más información Urdaibai Bird Center Tlf. 699839202 www.birdcenter.org

 

Erreserbaren bihotza. Urdaibai Bird Center Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatzen da, Gautegiz Arteaga udalerrian. Zentroa Gernika-Lumo hiribildutik 4,5 km ingurura dago, Oka errekaren eskuineko aldean, paduren ertz-ertzean. Urdaibaiko Biosfera erreserbak gordetzen duen natura ezagutu nahi duen inork, ezin du Urdaibai Bird Center bisitatu gabe utzi. Sekulako Museoa eta hegaztien ikerketa zentroa izateaz gain, Bird Center-a paregabea da Urdaibaiko Erreserbaren bihotzean kokatuta dagoelako eta paduraren ikuspegi harrigarriak eskaintzen dituen behatoki pribilegiatua delako. Zentro bizia da; inork ez daki egun berriak zer ekarriko duen, izan ere, hegaztiek zehazten dute Zentroaren norabidea. Naturaren ikuskizun handienetarikoaz ari gara, “Hegaztien Migrazioaz”, non Urdaibai bidai luze horretan derrigorrezko pausalekua da. Bisitariek zentroko behatokietatik bertatik gozatuko dute Urdaibaiko Erreserba bisitatzen duten hegazti espezie ezberdinekin; Wadden Itsasotik datozen mokozabalak, lertxun lirainak, ahate espezie ugari, iparralde urrunetik etorritako limikolak eta hain iheskorra den zezen-txoria dira ikus daitezkeen batzuk. Hegaztientzako paregabeko aireportu baten aurrean gaude, non zentroko teknikarien aholkuek eta ikus-entzunezko ikusgarriek mundu liluragarri honetan murgilduko gaituzte. Bisitak, bai Audio-giden bitartez, instalazioak modu autonomo batean bisitatzeko aukera ematen duen sistemarekin, eta bai bisita gidatuen bitartez, aurretiko erreserba eginda, burutu daitezke.

Informazio gehiago: Urdaibai Bird Center Tel. 699839202 http://www.birdcenter.org

[gmedia id=107]

Scroll al inicio