Logo BAO Bilbao
mungia 03 900x400

Mungia

Landetxo Goikoa, Bizkaiko baserririk zaharrena eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa da. XVI.medean eraikia, 1510.ean hain zuzen ere, Mendebaldeko Euskal Herriko baserrietatik balio arkitektoniko handienetarikoa kontsideratua dago.

Landetxo familiak Euskal Herriko lehenengotariko baserria eraiki zuen 1510. urte inguruan, hiru mende lehenagotik bizi ziren lekuan bertan.

Lau mende igaro ostean, 1999an, Mungiako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak baserriaren berreraikuntza lanei ekin zieten eta aditu talde bati eman zioten berreraikitze-proiektu horren ardura. Orduan, baserria erabat desmuntatzea, deseraikitzea erabaki zen; eta deseraikitze lan horretan agertu zen jatorrizko Landetxo, eraikin bikaina eta konplexutasun tekniko handikoa.

Egurrezko piezak ordenan jarri, banan-banan konpondu eta falta zirenen ordezkoak egin ziren; habe eta zutabe paregabe haiek eta oholek aztarnak, seinaleak eta artekak zeuzkaten, eta horiek jatorrizko etxearen gaineko berri zehatza ematen zuten.

 

Landetxo Goikoa

Landetxo Goikoa es el caserío más antiguo de Bizkaia y uno de los más antiguos de Euskal Herria. Construido en el siglo XVI, en 1510, es posiblemente el caserío con más valor arquitectónico del oeste de Euskal Herria.

Aproximadamente en 1510 la familia Landetxo construyó uno de los primeros caseríos de Euskal Herria en el lugar donde residían desde tres siglos atrás.

Cuatro siglos después, en 1999, el Ayuntamiento de Mungia y la Diputación de Bizkaia encargan a un equipo su reconstrucción: se decidió desmontarlo totalmente y en el proceso apareció el Landetxo original, una magnífica construcción, de gran complejidad técnica.

Se ordenaron las piezas, reparándose una a una, y se sustituyeron las que faltaban; las vigas, pilares y tablas presentaban ranuras, señales y marcas que mostraban cómo pudo ser la casa en su origen.

www.izenaduba.com • Tel.: 946 740 061


San Antontxu azoka

San Antontxu azoka Mungian egiten da, antzina-antzinako garaietan hasita. Batez ere abeltzaintza du ardatz, eta aukera paregabea izaten da bai eskualdeko bai Bizkaiko nekazaritzako elikagaiak eta produktuak ikusteko, dastatzeko zein erosteko.

Produktu nagusia, zalantzarik gabe, hestebeteak dira: odolosteak eta txorizoak, batez ere. Mungiako harategiek tradizio luzea eta ondo merezitako ospea dute, eta jaki hauek dira bertako espezialitatea. Urte guztian aurki genitzake salgai.

Azoken eta merkatuen egutegi zabalean, Mungian urtarrilaren 18ro burutzen den San Antontxu azoka nabarmentzen da, duen tradizioagatik. Gainera, ostiralero asteroko azoka egiten da; eta hamabostero, berriz, abere azoka.

Feria de San Antontxu

La Feria de San Antontxu se celebra desde tiempos inmemoriales en Mungia. Se centra sobre todo en la ganadería y ofrece una oportunidad única para observar, degustar y comprar, en un ambiente festivo, los mejores productos agroalimentarios de la comarca y de Bizkaia.

El producto estrella es, sin duda, la chacina: morcillas y chorizos, sobre todo. Es la especialidad de las carnicerías de Mungia, que tienen una larga tradición y una merecida reputación. Se ofrecen durante todo el año.

Dentro del amplio calendario de ferias y mercados destaca, cada 18 de enero, la Feria de San Antontxu que es especial de Mungia, por su tradición. Además todos los viernes, se celebra el mercado semanal y cada quincena la feria ganadera.

Scroll al inicio