
Su Ta Gar. Barealdiaren ostean eta ekaitzaren erdian
Eibarren sortua laurogeiko hamarkadaren erdialdera, Su Ta Gar taldeak 30 urte daramatza (25 lehenengo diskoa, Jaiotze Basatia mitiko hura, argitaratu zenetik) kantagintzan eta rock gogorra jotzen, euskaraz abesten, eta abestien energia eta indarra zabaltzen. Oraingoan Maitasunari pasioa lan berria dakarte, beste bat ibilaldi oparo honetan.
