Blog

La Octava Maravilla de Bilbao

  • 6 Feb, 2014
  • BAO
  • 0 Comments
  • Athletic, Berria, deporte, Fútbol, San Mamés,

El nuevo San Mamés ya es una joya más de la ciudad, dignísimo heredero de La Catedral del fútbol y una postal desde la Ría

Daba miedo, pánico. Era inimaginable. El Athletic sin San Mamés y Bilbao sin La Catedral. No es de extrañar que el mítico José Angel Iribar decidiese coger vacaciones para no presenciar su derribo. Centenares de aficionados nostálgicos se hubiesen encadenado con él al poste de una de las porterías para detener a las excavadoras. El escenario de sus alegrías y tristezas pero, sobre todo, el epicentro del orgullo de una filosofía única en el mundo quedaba engullido por la modernidad.

Se antojaba un crimen convertir en cenizas un siglo de fútbol en rojo y blanco, no poder reproducir visualmente desde sus tribunas las imágenes con la pelota de los Venancio, Iriondo, Zarra, Panizo y Gainza; las de los últimos campeones, los Dani, Sarabia y Argote… La muerte a veces también da la vida, y la reencarnación de San Mamés ha merecido la pena. El Athletic disfruta de un estadio cinco estrellas que es la octava maravilla de Bilbao.

Aún sin terminar, a falta del cierre de una tribuna, bajo las incomodidades y goteras de una casa en obras, el nuevo hogar rojiblanco ya es la octava maravilla de Bilbao. Un dignísimo heredero de La Catedral del fútbol, un lugar para la oración, para devotos de este deporte de locos. Su imagen desde la Ría es de postal. De noche, aún más.

“Aún sin terminar, a falta del cierre de una tribuna, bajo las incomodidades y goteras de una casa en obras, el nuevo hogar rojiblanco ya es la octava maravilla de Bilbao.”

Todo lo que sucede en la Villa tiene que ver con el Athletic. El Puente de San Antón, que luce en el escudo del club, la Basílica de Begoña, a donde cada agosto acuden los leones para pedir ayuda celestial, el Guggenheim, símbolo de modernidad en el que se ha retratado la plantilla, el Palacio Euskalduna y el Teatro Arriaga, sedes de las asambleas de socios, el Ayuntamiento, desde cuya balconada se celebraban los títulos y la Ría, por donde la gabarra surcó dos veces el Nervión y no más gracias a Clemente y sus fieros leones. El barco reposa en el Museo Marítimo debajo del nuevo estadio. Mira de reojo por si hay que soltar otra vez amarras.

El crecimiento del club con la ampliación de la masa social hasta 52.000 espectadores compensa la pérdida espiritual. “Es como cuando decides marcharte de casa. Estás de cine, a gusto, pero vas a mejorar”, valora Joseba Etxeberria, tercer futbolista en partidos después de Iribar y Rojo I. Para que la hemorragia sentimental no fuese a más, el nuevo campo se construyó a su lado compartiendo, incluso, terreno con el anterior santuario.

El Athletic ha mirado al Arsenal londinense en muchos conceptos para la reforma. Sus historias son paralelas. Los ‘gunners’ cambiaron el añejo Highbury por un rutilante Emirates. Como en Bilbao, dolió pero mereció la pena. San Mamés tenía ese sabor inglés del viejo Arsenal Stadium. Curiosamente, ambos se inauguraron en 1913 y tenían similar capacidad (40.000 La Catedral y 38.500 Highbury). El color rojo fuego, pura pasión, predomina en sus nuevos estadios. El acceso al verde por un arco, es imitación de la Premier.

Como no podía ser menos, el hijo ha respetado al padre. San Mamés ha conservado físicamente los símbolos. Tuvo que hacer de tripas corazón para no dar cabida al viejo arco, que lucirá en Lezama para orgullo de la cantera. Pero el busto de Pichichi sigue mirando al césped, aunque lejos del palco. Se ha ubicado entre los banquillos y el equipo que nunca haya jugado contra el Athletic en cualquiera de los dos campos le saludará con un ramo de flores. También se ha heredado el verdor del césped, su olor a fútbol.

Y, cómo no, se mantiene ahí la afición. Exigente y comprensiva con los suyos, reconocedora del mérito rival con los modestos que baten a su equipo en buena lid y dispuesta a aplaudir a los genios que se imponen con la pelota y, sobre todo, el estilo. La Catedral ha ovacionado desde al peculiar Juanito hasta a los más recientes Xavi Hernández y Ryan Giggs. Los seguidores rojiblancos siempre estarán ahí para sacar fuerzas de flaqueza en los momentos de zozobra, para empujar a sus leones a seguir siempre en Primera cuando las cosas se pongan difíciles.

Comienza una nueva era, que arrancó con remontada ante el Celta. La imagen de Iribar defendiendo una portería despidió entre lágrimas al viejo campo. La Catedral se ha ido físicamente, ya descansa en el cielo, pero hay un nuevo templo para las plegarias. El Athletic tiene pasado, presente y mejor futuro.

 

San Mames Barria hiriko bitxi bihurtu da dagoeneko, futbolaren Katedrala izandakoaren oinordeko duina, postala lakoa itsasadarretik begiratuz gero

Beldurra eragiten zuen, izua. Imajinaezina zen. Athletic San Mames barik eta Bilbo Katedral barik. Ez da harritzekoa hura eraisten ez ikustearren Jose Angel Iribar handiak oporrak hartu izana. Ehunka zaletu nostalgiko prest zeudekeen zelaiko ateetako zutoinen bati kateatzeko, horrela hondeatzeko makinak geratzea lortu balitz behintzat. Haien poz eta tristuren eszenatokia, baina batez ere munduan parekorik ez duen filosofia baten harrotasunaren epizentroa, modernitateak irentsi zuen.

Bidegabekeria zitekeen futbol zuri-gorridun mende oso bat hauts bihurtzea, harmailetatik ezin irudikatzea Venancio, Iriondo, Zarra, Panizo eta Gainza, pilota oinetan zeramatela; ezta azkeneko txapeldunak ere, Dani, Sarabia eta Argote… Heriotzak sarritan bizia ematen du, eta merezi izan du San Mames berraragiztatzea. Orain, Athleticek bost izarreko zelai bat du, Bilboko zortzigarren miraria.

Oraindik amaitu barik dagoen arren, tribunetako bat itxi barik egon arren, obretan den etxean bezala deserosotasunak eta itoginak eduki arren, zuri-gorrien etxe berria Bilboko zortzigarren miraria da dagoeneko. Espainiako futbolaren Katedrala izandakoaren oinordeko duina, zoroen kirol honen jarraitzaile sutsuentzako otoitzerako lekua. Itsasadarretik begiratuz gero postala dirudi. Gauez, are gehiago. 

“Oraindik amaitu barik dagoen arren, tribunetako bat itxi barik egon arren, obretan den etxean bezala deserosotasunak eta itoginak eduki arren, zuri-gorrien etxe berria Bilboko zortzigarren miraria da dagoeneko.”

Hiribilduan gertatzen den guztiak du zerikusia Athleticarekin. San Antongo zubia, taldeko armarrian ageri da; Begoñako basilika, lehoiak abuzturo joaten dira bertara laguntza zerutarra eske; modernitatearen ikur den Guggenheim, bertan ere atera izan dute argazkia jokalariek; Euskalduna Jauregia eta Arriaga Antzokia, bazkideen batzarlekuak biak; Udaletxea, bertako balkoitik ospatzen dira irabazitako tituluak; eta Itsasadarra, haren urek birritan eraman zuten gabarra Clemente eta haren lehoi borrokalariei esker. Ontzia Itsas Museoan dago orain, estadio berriaren ondoan. Zeharka ari da begira, berriz amarrak askatu beharrik balego ere.

Kluba hazi egin da, masa soziala 52.000 ikusle izatera heldu da, eta honek galera espirituala orekatu du. “Etxea uztea erabakitzen duzunean bezala gertatzen da. Ezin hobeto zaude, gustura, baina hobera egingo duzu” dio Joseba Etxeberriak, Iribar eta Rojo I-ren ondotik partida gehien dituen jokalariak. Sentimenduen odoljarioa gehiagora joan ez zedin zelai berria zaharraren ondoan eraiki zen, santutegi zaharraren lursailetan.

Berritze lanen hainbat arlotan Athleticek Londresko Arsenal hartu du eredu. Haien historiak parean doaz. ‘Gunners’ek Highbury zaharra Emirates distiratsuagatik aldatu zuten. Bilbon gertatu den bezala, min eman arren merezi izan zuen. San Mamesek bazuen Arsenal Stadium zaharraren kutsu Ingeles hori. Bitxia bada ere, biak inauguratu ziren 1913 urtean eta an-tzeko edukiera zuten (40.000 katedralak eta 38.500 Highburyk). Sugarren gorria da nagusi estadio berri bietan, pasio hutsa. Zelaira arku bat zeharkatuta sartzen da, Premierrean bezala.

Gutxiago izan ezin, eta semeak aitari errespetua erakutsi dio. San Mamesek fisikoki mantendu ditu sinboloak. Saminez, nola edo hala burutu zuen arku zaharrari lekurik ez egiteko. Hau Lezaman jarriko da, harrobiaren harrotasunerako. Baina Pitxitxiren bustoa zelaira begira dugu orain ere, nahiz eta palkotik urrun egon. Jokalarientzako aulkien artean jarri da, eta, aurrerantzean, zelai zaharrean zein berrian talde batek Athleticen aurka sekula jokatu ez badu, lore-eskaintza bat egin beharko dio. Zelai zaharraren berdetasuna, haren futbol usaina ere gorde da.

Eta, zelan ez, hor daude zaleak ere. Zorrotzak eta ulerkorrak etxekoekin, etxekoak apaltasunez gaindituak direnean aurkariaren merituak onartzen dakitenak, eta pilotaren jenioak, eta, batez ere, estiloa txalotzeko prest daudenak. Katedralak Juanito berezia txalotu du, baita egungo Xavi Hernández eta Ryan Giggs ere. Zaletu zuri-gorriak hor egongo dira beti, une larrienetan ahuleziatik indarrak ateratzeko, lehoiak animatu eta gauzak zail daudenean orain artean legez lehenengo mailan jarraitzeko bultzaka. Garai berri bati eman zaio hasiera, Celta gainditzearekin batera. Iribar atea zaintzen, irudi horrekin egin genion agur malko artean zelai zaharrari. Katedrala joan da gorputzez, zeruan hartu du atseden, baina badugu otoitz egiteko tenplu berri bat. Athleticek badu iragana, badu oraina. Etorkizuna berriz, hobea.

 Texto: Nika Cuenca

[gmedia id=32]

Share This Story

Categories

Comments