Categorías: Música

Fermin Muguruza. Salatzen eta egindakoa berrikusten Louisianatik

Fermin Muguruza AEBetako New Orleans hiriarekin senidetu da oraingoan Nola? (Irun meets New Orleans) liburu/CD/DVDa argitaratzeko. Lanean irundarraren aro guztietako kantak berrikusi dira, hango musikariek interpretatuak, batzuen ustez jazzaren jatorri den hiriko zapore kaletarraz eta neurrigabeaz, sentiberaz eta bitxiaz, urtetan onduaz eta jostagarriaz.

Fermin, bidaia etengabean beti, sormen prozesu geldiezinean beti, orain dela hilabete batzuk agertu zen New Orleansen, aurreko talde guztien (Kortatu, Negu Gorriak, bakarka) kantuen bilduma batean lan egiteko hango musikariekin, eta jazz-erritmoekin interpretatzeko. Musika kontuez gain, 2005ean Katrina urakana pasatu ostean hirian gertatutakoa dokumentatu nahi zuen Ferminek, Ipar Amerikako gobernuak (George W. Bushena garai hartan) herritar beltzei emandako tratu baztertzailea eta interesatua, beste gauza askoren artean. Hori egin du lan berriarekin batera egindako dokumentalean, han gertatu denaz eta gertatzen ari denaz bertsio ez-ofizial baina baimendua ematen duen obra.

Horretaz gain, jakina, grabazio prozesua ere agertzen da, teknikarien, musikarien eta Fermin beraren lan sutsua. Berarekin hitz egin dugu proiektu berri honi buruz, penintsulan aurkezteko data dagoeneko jarrita daukana.

Noiz eta zer dela eta erabaki zenuen New Orleanserako bidaia egitea?

2013ko biraren ostean, New Orleansera joan nintzen Aaron Walker eta Lily Keber dokumentalistek gonbidatua, Bartzelonako In-Edit jaialdian ezagutu nituenak. Komunitatearen indarrak erresistentzia ikur bilakatu zuen euren musikaren lilura eta horrek erabat harrapatu ninduen. Beraz, pasa den urtean itzul-tzea erabaki nuen, 2015ean, Katrinatik 10 urtera, zauria oraindik irekia, musikariek euren lekukotza eman zezaten nahi nuelako eta haien eta nire musikaren artean zubia eraiki nahi nuelako.

Hiria ezagutzen zenuen aurretik? Kontatu zein zen zure harremana lekuarekin.

Bisita aurretik, 2014ko Mardi Grasen atarian, ez nuen hiria ezagutzen, nahiz eta, jakina, bertako musika ezagutzen nuen, baita Kingston-Habana-New Orleans triangelutik ezagutzen ez nuen erpin bakarra zelakoa zen ere.

Hango esatari batek jartzen dio ahotsa dokumentalari, urakanaren ostean gertatutakoari buruzko trapu lohiak ateratzen dituen batek. Nor da morroi hori eta zergatik hautatu zenuen bera dokumentalari hitza jartzeko?

George Ingmare WWOZ irrati mitikoko esataria da, New Orleans calling izeneko saioa du, baina, horretaz gain, antropologoa, zine ekoizlea, Tulane eskolako Media saileko irakaslea eta idazlea ere bada. Bere azken lana Katrinak New Orleanseko komunitateetan izan duen eraginari buruzko saiakera sorta bat izan da.

Salaketa, bidegabekeriari ahotsa jartzea, ageri da dokumentalean… Nola xurgatu zenuen biztanleen zati baten sentimenduaz?

Gauza asko entzunez, jakina, eta denboraren poderioz, bizi nintzen Baywater barrutiko (Tremeren mugan) auzokide bihurtuz.

Azken urteetan nire oinarrizko lan esparruak musika eta dokumentalak izan direla kontuan hartuta, diziplina bi horiek ezinbesteko gertatu diren hiri bat topatu nuen. Katrina urakanak -askok uste duten bezain naturala izan ez zen hondamendiak- eragindako zauria ulertzeko eta osatzen saiatzeko ezinbesteko izan ditu hiriak.

Era berean, kontatzen zizkidaten istorio guztiak transmititu nahi nituen, eta jendeari aditzera eman nahi nizkien nire musikaren bitartez, New Orleanseko musikariek interpretatua, eta proiektuaren protagonistei ahotsa jartzen zien dokumental baten bitartez.

Kortaturen lehen diskoa argitaratu zirenetik 30 urte bete-tzen zirenez, nire ibilbide diskografikoaren errepasoa egin nahi izan nuen.

Black is Beltza komikiarekin hasitako ildo bera jarraitzen duzu nolabait. AEBetan jarraitzen duzu, turistentzako katalogoetan ageri ez den Ipar Amerikan jarraitzen duzu.

Estatu Batuetako poliziaren “tiro erraza” edo “tiro arina” deritzonak 965 lagun hil ditu 2015 urtean. Horri alderdi arrazista gehitu ahal zaio, noizean behin nazioartera pasatzen dena poliziaren basakeriak eragindako amorruarengatik sortutako istiluak direla eta. Horri guztiari esker, gaur eguneko kanpainek -“Ezin dut arnasarik hartu” edo “Black lives matter” (beltzen biziak axola du)- oraingo egoeraren erradiografia interesgarria ematen digute, eta eskubide zibilen aldeko borrokaren garaia ekartzen digute gogora: Malcolm Xen hilketa, Muhammad Ali erraldoi beltzak Vietnamera joateari uko egin zionekoa… Black is Beltzaren protagonista dira horiek, Manex euskaldunarekin batera. Halaber, euskal izaera kartografia unibertsalean bilatzen jarraitzen dut. Horregatik, New Orleanseko dokumentalean Jean Lafitteren erreferentzia bilatuko dut, Biarritzen jaioa, edota Vudua eta akelarreen arteko lotura.

Bien bitartean, antzokietan zaude Guerra ikuskizunarekin. ¿Nola proposatu zizuten hori egitea?

Albert Plak deitu zidan, zenbait urtetan lantzen ibili zen ideia bati buruz hitz egiteko, eta esan zidan ni proiektuaren parte izatea nahi zuela, “hiria”ren rolean. Ez nuen argi ikusi Nueveojos estudioak paratutako maketa bat bidali zidaten arte, ikus-en-tzunezko komunikazioaren maisuak benetan. Maketan nire irudiaren avatarra jarri zuten eszenatokian. Behin proposamena ikusita eta gidoia irakurrita, ezin izan nuen ezetzik esan.

 

Testua: Kike Turrón & Kike Babas • Irudiak: Mariana Eliano – Daniel Gómez Lillo

mikelbao

Entradas recientes

La gran convergencia

LVMH y las Olimpíadas de 2024 acuerdan una gran convergencia entre el deporte y la…

4 meses hace

Tres consejos para no dar la campanada en una boda de invierno

Las bodas de invierno son memorables, pero ¿qué hacen las invitadas? Usa zapatos cómodos y…

4 meses hace

Cosechero. La maceración carbónica, un proceso ancestral de elaboración del vino

La maceración carbónica es un antiguo proceso de elaboración del vino en la región de…

4 meses hace

Viajemos al alma de Vietnam. Gentes, culturas y oficios

Vietnam se revela a través de una exposición visual que captura su cultura, sus tradiciones…

4 meses hace

Bilbao como turista

Explora algunos de los lugares más significativos de Bilbao, como la iglesia de San Antón,…

4 meses hace

Los favoritos de Bilbao

bilbaoDendak celebra la XVI edición de los Premios al Comercio en el Palacio Euskalduna, homenajeando…

5 meses hace