
Belako. Zorrotzak, sentikorrak eta biziak
Belako sentsazioen gurpila da, diskoak osatzen dituzten kantuak entzun ahala pultsua moteldu edo azkartzen duen estimulu etengabea. Oraindaino, LP bat (Eurie, 2013) eta eurek iaz editatutako bi EP (AAAA!!!! eta Bele Beltzak Baino Ez); laukote bizkaitarraren bokazioa agertzen duten hiru aurkezpen gutunak, ingelesez eta euskaraz abestuta.




