Blog

Semergen elige Bilbao para su 36º Congreso

  • 6 Oct, 2014
  • BAO
  • 0 Comments
  • Ayuntamiento, Bilbao, Euskalduna, Semergen,

Semergen, la Sociedad Española de Médicos de Atención Primaria, ha vuelto a elegir Bilbao para la celebración de su congreso anual, una de las citas más relevantes en el calendario de congresos médicos del Estado.

Nueve años después, ahora en su 36ª edición, Semergen reunirá a 2.500 profesionales bajo el lema “Salud para todos, todos por la salud” convirtiendo a Bilbao en “un punto de encuentro que aglutine y sirva de intercambio de ideas e iniciativas entre profesionales relacionados con la salud”, según reconoce Rafael Alonso Matía, presidente del comité organizador. Entre los días 8 y 11 de octubre, miles de asistentes cruzarán en las salas del Palacio Euskalduna sus opiniones en mesas de debate, foros de discusión, talleres, presentación de trabajos de investigación, etc.

Con este congreso, a su vez, se alarga la contrastada capacidad de atracción de Bilbao para convertirse en sede de congresos profesionales en las más variadas disciplinas. Se trata, sin duda, de una apuesta económica con sello de ciudad que proporciona unas repercusiones económicas y de imagen innegables y por la que siempre suspiran decenas de capitales españolas.

La celebración de un congreso -más allá de su especialidad- es el resultado final de una acción coordinada durante mucho tiempo en un mercado de dura competencia. Al conseguirlo, se ve la cara amable de la acertada defensa de una sede que en su catálogo ofrece un abanico de atractivos, siempre debidamente interrelacionados para aumentar la potencialidad de la oferta.

Desde su inauguración, el 19 de febrero de 1999, el Palacio Euskalduna es una referencia nítida cuando se trata de buscar la acogida a un congreso. Edificio singular,  reconocido como uno de los buques insignia del nuevo Bilbao, tiene su propia tarjeta en el ámbito internacional: fue considerado el Mejor Centro de Congresos del Mundo en 2003 por la Asociación Internacional de Palacios de Congresos (AIPC) que integra cincuenta países. Para otorgarlo, desde la Universidad de Heilbronn, valoraron nueve apartados diferentes: edificio, equipamiento técnico, área de exposición, gestión de los congresos, catering, evaluación final de los congresos, destino, localización del centro y hoteles.

Sobre esta base, la villa pone el resto. Bilbao ha entendido el calado de este reto por atraer esa selección de congresos que aportan un valor añadido dentro y fuera del país. Al hacerlo, se llega a la conjunción de intereses públicos y privados. Desde las instituciones manteniendo apretado el acelerador para competir con garantías de éxito en un escenario cada vez más difícil. Desde los servicios, porque la obtención de la rentabilidad inmediata va adquiriendo poco a poco mayores dimensiones. Y como manto que lo dinamiza, la proyección de la ciudad, su eco sin fronteras.

Sectores de la salud, de la industria, de la cultura, de la política, de la ciencia, entre muchos otros, han venido apostando durante los últimos años por trasladar a Bilbao, y de una manera preferente al Euskalduna, el análisis de su realidad y la apuesta por su futuro. La satisfacción alcanzada por decenas de miles de profesionales dentro y fuera de las salas de este Palacio de Congresos y de Música representa una garantía para que la economía local siga recibiendo estos impulsos, siempre tan necesarios.

Semergenek Bilbo aukeratu du 36. kongresua egiteko

 

Semergenek, Lehen Mailako Arretako Medikuen Espainiako Elkarteak, berriz ere aukeratu du Bilbo urteko kongresua burutzeko, Estatu mailan medikuntza arloko kongresuen egutegian ematen den topagunerik garrantzitsuenetako bat.

Bederatzi urte geroago, eta oraingoan 36. edizioan, Semergenek 2.500 profesional bilduko ditu «Osasuna guztiontzat, guztiok osasunaren alde» lemapean. Antolaketa batzordeburua den Rafael Alonso Matiak aitortu duenez, Bilbo «osasunarekin lotuta dauden profesionalen arteko ideia- eta ekimen-elkartrukea sustatuko duen topagune» bihurtu nahi dute. Urriaren 8a eta 11a bitartean, milaka pertsonek gurutzatuko dituzte iritziak Euskalduna Jauregiko aretoetan banatutako elkarrizketa-mahaietan, eztabaida-foroetan, mintegietan, ikerketa-lanen aurkezpenetan, e.a.

Halaber, kongresu honi esker, Bilbok jendea erakartzeko duen ahalmen aski ezaguna gehiago zabaltzen da, arlo anitzeko profesionalen kongresuen egoitza bihurtuz. Zalantzarik gabe, hiriaren zigilua duen apustu ekonomikoa da, ekonomiaren aldetik ez ezik irudi aldetik ere ukatu ezin diren ondorioak ekartzen dituena, hiri espainiar askok eurentzat ere nahiko lituzketenak.

Kongresua burutzea –espezialitatea edozein izanda ere– denbora luzez koordinatutako ekintza baten azken emaitza da, betiere konpetentzia handiko merkatu baten esparruan. Lortutakoan, egoitza izango denaren aldeko babes egokiaren alderdi atsegina ikusten da, katalogoan beti behar bezala elkarri ondo lotuta dauden puntu erakargarrien zerrenda luzea eskaintzen duena.

Inauguratu zenetik, 1999ko otsailaren 19an, Euskalduna Jauregia erreferentzia argia da kongresu batentzako egoitza bilatu behar denean. Eraikin paregabea, Bilbo berriaren adierazleetako bat bezala aitortua, berezko izaera dauka nazioarte mailan: 2003an Munduko Kongresu-Zentrorik onena izendatu zuen Kongresu-Jauregien Nazioarteko Elkarteak (AIPC), berrogeita hamar herri biltzen dituenak. Izendapen hori emateko, Heilbronngo Unibertsitatetik bederatzi arlo baloratu zituzten: eraikina, ekipamendu teknikoa, erakusketa gunea, kongresuen kudeaketa, kateringa, kongresuen azken ebaluazioa, destinoa, zentroaren kokapena eta hotelak.

Oinarri horretatik abiatuta, hiriak ipintzen du gainerakoa. Bilbok ondo ulertu du bai herrian bai herritik kanpo balio erantsia ematen duten kongresuen aukera hori erakartzeak duen garrantzia. Horrela, interes pribatuak eta publikoak uztartu egiten dira. Erakundeetatik, gero eta nekezagoa den arlo batean modu arrakastatsuan lehiatze aldera, lan irmoa egiten. Zerbitzuetatik, berriz, berehalako errentagarritasuna lortzeak gero eta dimentsio handiagoa doalako hartzen. Eta horren guztiaren dinamizatzaile, hiriaren proiekzioa, mugarik gabeko itzala.

Azken urteotan, beste askoren artean, osasunaren, industriaren, kulturaren, politikaren, zientziaren arlo ugarik lan handia egin dute Bilbora, eta modu berezian Euskaldunara, bere errealitatearen analisia hala nola etorkizunaren aldeko apustua ekarri ahal izateko. Kongresu eta Musika Jauregi honetako aretoen barruan eta horietatik kanpo milaka profesionalek lortutako asebetetzeak bermea ematen du tokiko ekonomiak hain beharrezkoak diren horrelako bultzadak jasotzen jarrai dezan. 

Texto: Idoia Bilbao • Fotografías: Ayto. de Bilbao

[gmedia id=248]

Share This Story

Categories

Comments