Blog

Pura Brasa

  • 18 Dic, 2017
  • BAO
  • 0 Comments
  • costilla maskarada, josper, pura brasa,

Sabrosas elecciones para todos los gustos / Gustu guztiak asetzeko aukera zaporetsuak

Hablamos de un lugar al que se acude a disfrutar. Y en el que lo puede hacer cualquier perfil de persona porque hay opciones para todos los gustos. Pura Brasa Bilbao está en la calle Colón de Larreategui, junto a los Jardines de Albia. Regentado por Arslan Ackan, que cuenta con una gran trayectoria y experiencia hostelera, en Pura Brasa existe variedad.

purabrasa-bilbo-07

Su concepto mezcla la tradición con la innovación, empleando producto fresco y de calidad del kilómetro cero. Y su base está cimentada sobre los hornos. Aquí se puede degustar de todo con decenas de opciones para elegir. No hace falta ir lejos de la ciudad para comer un buen chuletón de vacuno mayor (ahora van a poner en su carta el de kobe). Son recomendables también el costillar de cerdo y la paletilla de cordero. Y qué decir del magret de pato. También destacan el picantón y el pollo de corral deshuesado, muy ricos a la brasa. El entrecot de 400 gramos es jugoso y las manitas de cerdo son una pasada. Para preparar todo esto usan un carbón vegetal especial que traslada ese aroma increíble a leña, con producto natural ecológico. Mientras se realiza este reportaje, en el local se percibe el crepitar del fuego. Como se escuchan también comentarios de su hamburguesa. ¡Espectacular! Dicen de ella que es una de las mejores de Bilbao. La carne es solo para Pura Brasa. Se llama steak tartar de “wagyega” a la brasa (una deliciosa combinación de dos excelentes carnes: ternera rubia gallega y de carne wagyu). Imprescindible degustar su costilla Maskarada Euskal Txerri.

Hace unas semanas acudieron a San Sebastián a la feria gastronómica y a su concurso de parrillas. Y Pura Brasa Bilbao estuvo entre los 10 finalistas. Arslan Ackan es un gran maestro en hornos y parrillas Josper, el fuego es su pasión, un chef de larga trayectoria: Sheraton…

_A3A1418
Si la elección es vegetariana, aquí hay timbal de verduras a la brasa con queso, o un sabroso mouse de berenjena a la parrilla, espárragos trigueros y ruedas de calabacín. De pescados tienen el exquisito pulpo a la brasa sobre parmentier de patata trufada, lomo de bacalao a la brasa con un alioli trabajado por ellos, y calamares salteados. Y si se pretende acudir a Pura Brasa a picar, no duden en elegir las cazuelitas de verdura, famosas en el entorno. “Gustan muchísimo”, sostienen. Hay, además, cucuruchos de calamares y de alitas de pollo a la brasa, raciones de patatas bravas, unas cazuelitas de queso de cabra fundido con mermelada de tomate y albahaca que son únicas en la Villa, mejillones a la brasa, gambas al ajillo, morcilla de Burgos con cebolla confitada, nachos a la brasa gratinados en su horno de leña y un exquisito tataki de salmón. Además de los surtidos de quesos y de ibéricos, entre los fritos están las croquetas de siempre y los “chicken fingers” de especial textura. Todo esto se puede degustar con una interesante carta de vinos blancos, rosados y tintos. Y con una buena selección de cervezas. Hay ensaladas para acompañar -recomendamos la deliciosa burrata-, pastas y arroz al carbón. Y postres, todos caseros. Su café es de mucha calidad y también marca la diferencia.

_A3A1572
Hay menú infantil y platos para niños. Y un menú del día a 11.90 euros. El servicio profesional de Pura Brasa Bilbao es de calidad y calidez. Desde 2013, su razonable carta de calidad-precio le ha convertido en una referencia para el público bilbaíno y el turista nacional e internacional. Su cocina está abierta todo el día. El local abre desde las 8 de la mañana, con desayunos por 2,40 euros (café más pintxo), y por 3,60 euros (con zumo de naranja natural). Y se puede pedir también el croissant y tostadas a la brasa. El espacio del local es amplio y cómodo, para 60 comensales, y se puede venir a desayunar, a comer, a merendar, a cenar o a picar en cualquier momento. En su barra, con un toque personal, se observa cómo usan el concepto de su cocina para preparar pintxos propios, muchos a la brasa, como el de cordero a la brasa, el de codillo y esas cazuelitas de verdura.

“Hace medio millón de años la vida transcurría alrededor de las brasas. Ahora también”. Hagan caso a su eslogan. Y prueben.


Gozatzera joateko leku batez ari gara. Edozein pertsonak gozatzeko modukoa, gustu guztiak asetzeko aukerak baitaude. Pura Brasa Bilbao Colón de Larreategui kalean dago, Albia lorategien ondoan. Ostalaritzan ibilbide luzea daraman Arslan Ackanen ardurapean dago. Pura Brasan askotariko produktuak daude.

purabrasacarta1029

Kontzeptuak tradizioa eta berrikuntza elkartzen ditu, eta horretarako produktu freskoak eta kalitatekoak erabiltzen ditu hasiera-hasieratik. Labeak dira oinarria. Denetarik dasta dezakegu, makina bat aukera dugu eta. Ez dugu zertan hiritik urrundu idi-txuletoi gozo-gozoa jateko (orain kobe-txuleta jarriko dute kartan). Halaber, gomendagarriak dira oso txerri-saiheskia eta arkume-besoa. Eta, zer esanik ez, ahate-paparra. Oilategiko oilasko hezurgabetuak ere aipatzekoak dira, ezin gozoago txingarretan. 400 gramoko entrekota heze-hezea da eta txerri-hankak, primerakoak. Hori guztia prestatzeko egur-ikatz berezia erabiltzen dute, egur usain aparta ematen duena, produktu natural ekologikoarekin. Erreportajea egin bitartean, bertan sua txinpartaka ari da. Bertako hanburgesari buruzko iritziak ere entzuten dira. Izugarria! Bilboko hanburgesarik onenetakoa omen da. Haragia Pura Brasarentzat bereziki egina. Txingarretan egindako “wagyega” steak tartar du izena (bi haragi bikainen nahasketa: Galiziako txahal gorria eta wagyu haragia). Ezinbestekoa da saiheski maskaratua euskal txerri dastatzea.

Duela aste batzuk Donostian izan ziren gastronomia azokan, parrila lehiaketan, hain zuzen ere. Eta Pura Brasa Bilbao 10 finalisten artean egon zen. Arslan Ackan maisu aparta da Josper labe nahiz parriletan, sua da haren grina, ibilbide luzeko sukaldariburua: Sheraton…

_A3A0592

Aukera begetarianoa bada, badugu barazkizko tinbala gaztarekin txingarretan egina, edo alberjinia- mouse gozoa parrilan, gari-zainzuriak eta kuaitxo-gurpilak. Arrainen artean, badute olagarroa txingarretan patata trufatuzko parmatier gainean, bakailao-solomoa txingarretan bertako alioliarekin, eta txipiroi salteatuak. Eta Pura Brasan mokadurik jan nahi izanez gero, zalantzarik gabe aukeratu barazki-kaxolak, ospe handikoak inguruan. “Jendeak izugarri ditu gustuko”, aipatzen dute. Badira, gainera, txipiroi eta oilasko-hegaltxo kukurutxoak txingarretan, patata minak, ahuntz-gazta urtua tomate-marmelada eta albakarekin (paregabeak hirian), muskuiluak txingarretan, ganbak berakatzarekin, Burgoseko odolkia tipula konfitatuarekin, natxoak txingarretan egur-labean gainerreak eta izokin-tataki bikaina. Ez ditugu ahaztu behar askotariko gaztak eta iberikoak, betiko kroketak eta testura bereziko “chicken fingers”. Hori guztia dastatzeko laguntza ederra ematen dute ardoek: ardo zuri, gorri eta beltzen karta interesgarria dago. Eta garagardo-aukera zabala. Badira entsaladak –burrata gozoa gomendatzen dugu-, pastak eta arroza ikatzetan. Eta postreak, denak etxekoak. Kafea kalitate handikoa da, nabarmentzeko modukoa.

IMG_0444

Umeentzako menua eta platerak dituzte. Eguneko menua 11.90 euroan. Pura Brasa Bilbaoko zerbitzu profesionala kalitatekoa eta beroa. 2013tik, kalitate-prezio egokiko kartari esker, erreferentziako gunea da bilbotarrentzat eta estatuko zein atzerriko turistentzat. Sukaldea egun osoan dago zabalik. Goizeko 8etan irekitzen dute, 2,40 euroko gosariekin (kafea gehi pintxoa), eta 3,60 eurokoekin (laranja-zuku naturalarekin). Croissanta ere eska daiteke, eta txigorkiak txingarretan. Toki zabala eta erosoa, 60 jankide sartzen dira. Aukera dago gosaldu, bazkaldu, askaldu, afaldu edo uneoro mokadurik hartzeko. Barran, ukitu pertsonalarekin, antzematen da nola erabiltzen duten sukaldaritzaren kontzeptua pintxo propioak prestatzeko, horietako asko txingarretan, hala nola, arkumea txingarretan, txerri-ukondoa eta barazki-kaxolak.

“Duela milioi erdi urte bizitza txingarren inguruan mugitzen zen. Orain ere bai”. Aintzat hartu eslogana. Probatu eta dastatu.

_A3A1042

Pura Brasa Bilbao • C/ Colón de Larreátegui, 13 – 48001 Bilbao • Tel.: +34 946 000 794 • www.purabrasa.com/bilbao

 Texto: J.A.P. • Fotos: Hibai Agorria y Pura Brasa

Share This Story

Categories

Comments