Blog

GETXO. Lugares mágicos

  • 3 Jul, 2018
  • Hibai Agorria
  • 0 Comments

Getxo xarma handiko udalerria da, berezia, eta txoko magikoz beteta dago. Getxok, bere historia bereziagatik, aparteko iragan bateko hondarrak dauzka: batetik, euskal marinelen tradizioak, eta bestetik jauregi bikainak, udalerriko biztanleen jatorri burgesaren aztarna.

Bilbotik 20 minutura baino ez dago, metroz, eta erakargarritasun turistiko handia du, hondartza paregabeak eta monumentuek eratutako ondare izugarria duelako; hala, txango ahaztezin bat egiteko herri bikaina da.

Amildegi artean kokaturik, eta Nerbioi ibaiaren bokale bikainak inguratua, Bizkaiko itsasora irteten den lekuan, monumentu-ondare ederra dauka, itsasoan errotutako iraganarengatik eta industria-burgesiaren bizileku izateagatik.

Euskadiko hondartza onenetako batzuk Getxon daude. Guztira bost dira, eta turismo-erakarpen nagusietako bat dira, bisitari asko erakartzen baitituzte. Ba-tzuk hiri-izaerako hondartzak dira, ondo komunikatuta eta hornituta daudenak. Hareazkoak dira eta olatu txikiak dituzte; eguzkitan egoteko, bainatzeko, paseatzeko eta txiringitoetan zerbait hartzeko oso aproposak dira (Ereaga edo Arrigunaga, esate baterako). Beste batzuk, aldiz, Getxoko erdialdetik urrunago daude, amildegi malkar-tsuek babestuta daude, parapentea egiteko egokiak, eta surfa egiteko moduko olatuekin. Barinatxe-Salvaje eta Gorrondatxe-Azkorri dira horiek. Azken hori belarrez estalita dago eta duna-sistema propioa dauka. “Urrezko

iltzea” dauka, hau da, estratigrafiaren munduan ezaugarri eta propietate bereziak dituzten lekuak izaten dutenak. Zona nudista daukate.

2018an, Bizkaia Zubiak 125 urte beteko ditu. Bizkaia Zubia 1893ko uztailaren 28an inauguratu zen. Normalean Zubi Esekia esaten zaio. Artelan bat da, bere edertasuna, sormena eta funtzionalitatea aintzat hartuta. Industrializazioaren ikur honen diseinua, patentea eta eraikuntza Alberto Palacio Elissague arkitekto bizkaitarrak egindako lanaren emaitza izan ziren; hala, Getxo eta Portugalete udalerriak Nerbioi ibaiaren ahoan batzeko helburua lortu zuen. Burdinazko lau dorreak nabarmentzen dira; 61 metroko altuera dute dorreek eta 160 metroko luzera daukan haga batek lotzen ditu. Urteurrena dela-eta, erakundeek zenbait ekitaldi antolatu dituzte monumentu historiko honen inguruan. Zenbait kultur, kirol eta jai jarduera, hala nola: musika, folklorea, bertsolaritza, literatura, arte plastikoak, estropadak, herri lasterketak, erakusketak, jarduera gastronomikoak eta jai izaerakoak. Uztailean, Munduko Zubi Transbordadoreen II. Biltzarra antolatuko da. Urteko azken hiruhilekoan, berriz, zubiaren ingurunean Turismo Industrialeko Foroa egingo da.

Getxoko beste gertakari handi bat Vuelta Ciclista-ren 17. etapa da, Kirol Portutik irailaren 12an abiatuko dena. Bertatik, Bizkaiko Badiaren lurraldearen zati handi bat egingo da. Ibilbide ikusgarria itsasoaren eta mendiaren artean, Getxoko troketatik eta Bizkaiko txoko ikusgarrienetako batetik igarotzen dena, Bilbon San Mamesetik eta Guggenheim Bilbao Museotik, eta kostaldean Gaztelugatxetik eta Urdaibaitik. Zalantza barik, opari ederra izango da txirrindularitzarentzat, ikusleentzat, Bizkaiaren-tzat eta zaleentzat; izan ere, mundu osoan da ezaguna kirol horrekiko dagoen zaletasuna.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.getxo.eus/info webgunean eskaintza gastronomikoa eta Getxo gozatzeko hainbat jarduera aurki daitezke, besteak beste Portu Zaharra ezagutzeko antzeztutako bisitak (6€); kontsulta ezazu web orriko <Zer egin> atala.

Getxo es un municipio con encanto, diferente y lleno de lugares mágicos. Por su peculiar historia, concentra los vestigios de un pasado excepcional donde conviven las tradiciones marineras vascas y los más bellos palacetes fruto de los orígenes burgueses de sus habitantes. 

Situado a tan solo 20 minutos de Bilbao, conectado a través del Metro Bilbao, es de gran atracción turística por sus playas únicas y por su gran patrimonio monumental, que lo convierten en un destino para realizar una escapada inolvidable.

Emplazado entre acantilados y bordeado por la majestuosa desembocadura de la Ría del Nervión hasta su salida al Golfo de Bizkaia, cuenta con un gran patrimonio monumental, por su pasado anclado a sus raíces marineras y residencial de la burguesía industrial.

Algunas de las mejores playas de Euskadi están en Getxo, cinco en total, que suponen uno de sus importantes atractivos turísticos y atraen a numerosos visitantes. Playas urbanas bien comunicadas y equipadas, playas de arena de grava y oleaje tranquilo, idóneas para tomar el sol, disfrutar de un agradable baño, pasear y tomar algo en los chiringuitos, como Ereaga o Arrigunaga; playas singulares alejadas del centro de Getxo, protegidas por abruptos acantilados donde se practica el parapente y con un oleaje que las hacen perfectas para practicar surf, son las playas Barinatxe-La Salvaje y Gorrondatxe- Azkorri. Esta última cubierta de césped y con sistema dunar propio; en ella se encuentra el «clavo de oro» con el que se distingue aquellos lugares de especial singularidad y propiedades en el mundo de la estratigrafía. Disponen de zona nudista.

Este 2018, el Puente Bizkaia cumple 125 años. Inaugurado el 28 de julio de 1893, comúnmente se le conoce como Puente Colgante, está considerado una obra de arte por su belleza, creatividad y funcionalidad. La construcción, la patente y el diseño de este icono de la industrialización fueron obra del arquitecto vizcaíno Don Alberto Palacio Elissague quien logró cubrir el objetivo de unir los municipios Getxo y Portugalete en la desembocadura del río Nervión. Destacan sus cuatro torres de hierro que alcanzan los 61 metros de altura, unidas por un travesaño de 160 metros de longitud. Con motivo de su aniversario, las instituciones han organizado una serie de actos en el entorno de este monumento histórico. Diferentes actividades culturales, deportivas y festivas como: música, folklore, bertsolarismo, literatura, artes plásticas, regatas, carreras populares, exhibiciones, actividades gastronómicas y festivas. Durante el mes de julio se celebrará el II Congreso de Puentes Transbordadores en el Mundo y durante el último trimestre del año, los alrededores del puente serán escenario del Foro de Turismo Industrial.


Otro gran acontecimiento en Getxo es la etapa 17 de la Vuelta Ciclista, que zarpa del Puerto Deportivo el 12 de septiembre, desde donde recorre gran parte del territorio de la Bahía de Bizkaia. Un recorrido espectacular entre el mar y la montaña que pasa por los acantilados de Getxo y por los rincones más increíbles de Bizkaia, pasando en Bilbao por San Mamés y el Museo Guggenheim Bilbao, y en la costa por Gaztelugatxe y Urdaibai. Sin duda, todo un regalo para el ciclismo, para el público, para Bizkaia y para una afición cuya pasión por este deporte es reconocida en todo el mundo.

Para más información, en www.getxo.eus/info se encuentra la oferta gastronómica y un sinfín de actividades para disfrutar de Getxo, como las Visitas Teatralizadas (6€) para conocer el Puerto Viejo; consulta la sección <Qué Hacer> de la web.

Share This Story

Categories

Comments