BAO LOGO OK 2 e1391622790962
Gatibu

Gatibu, “Bustitzea da euriak duen onena”

Rock’n’roll-ak aspaldi utzi dio arrotza izateari Euskadin. Gaur egun, oso aberatsa da bertoko rock-a, ñabarduraz betea, zorretan dagoena euskal kulturaren aspaldiko ohiturarekin nahiz herri musika garaikidearen riff kementsuekin. Gatibu da errealitate hau ondoen islatzen duen taldeetariko bat. 

Gernika-Lumotik, Gaizka Salazar (bateria), Mikel Caballero (baxua), Haimar Arejita (gitarra) eta Álex Sardui (ahotsa) musikariek osatutako laukoteak hamabost urteko eboluzio-karrera daramate, era koherentean. Bost disko estudioan eta bat zuzenean. Bizkaieraz abestea aukeratu zuten, eta horrek errespetua eta miresmena ekarri die: bizkaieraren defendatzaile sutsuak bihurtu dira. Laster asmatu zuten entzulearen bihotzeraino iristea. Errezetaren osagarriak dira dantzarako ematen duen rock indartsua, zuzena eta bizia, new-wave edo funky-arekin nolabaiteko zerikusia duena, eta errepika erakargarriak eta gogoraerrazak dituena. Denboraren joanean, emozioz eta sentsibilitatez hornitu da, umore sena galdu gabe. ‘Euritan dantzan’ azken disko argia bezain freskua atera berritan, Haimar gitarra-jotzailearekin hitz egin dugu ilusioz beteriko orain distiratsuari buruz.

 

‘Euritan dantzan’ atera berri duzue, zein da diskoaren zure balorazioa?

‘Euritan dantzan’ diskoak soinu-ñabardura berriak dakartza Gatiburen musikaren historian. Ohi baino soinu goxoagoa eta bigunagoa, nahiz eta inoiz ez dugun izan soinu berdina, baina bai antzeman daitekeena. Egiten duen ekarpena da konposizioan eta produkzioan egiten jakitea eta, batez ere, ez errepikatzea. Hori ez da obsesio. Gatibu dela antzeman behar da, baina harritu egin behar du. Gatiburen ildoa hor dago. Pasioz eta sentimenduz egin eta jotzen den musika, zuzena eta indartsua.

 

“Rock indartsua, sentitzeko, koru-musika egiteko eta dantzatzeko prest dagoena”. Ados zaude Gatiburi egiten zaion funtsezko definizio honekin?

Gehienok egiten genuen bezala definitu duzu taldea, ñabardurekin bada ere, hori baita muina. Horrez gain, esango nuke musika kolorista, optimista eta positiboa dela, malenkonia eta solemnitate kutsua duena.

 

‘Bizkaieraz’ abesteak barne aitzatespena eman dizue. Bizkaiera erabiltzen duzue zuen harremanetan edo adierazpen artistiko eta errebindikatiboetarako bakarrik gordetzen duzue?

Bizkaiera erabiltzea guztiz naturala da eta izan da, horrela mintzatzen gara-eta egunero. Hasieran, arriskuz beteriko erronka ere izan zen, lehenak baikinen, eta kuriositatea geneukan jakiteko jendearen erantzuna nolakoa izango zen. Gure ustez, bazen garaia mintzatzen garen euskaran abesteko, era naturalean eta konplexurik gabe. Arrakasta itzela izan zen, ez genuen espero.

 

Álex, Haimar, Gaizka eta Mikel laurok ia 15 urte elkarrerekin. Alde batetik hezur eta mami, eta beste aldetik, bakoitzaren eremuak errespetatu dizkiozue elkarri, zein da ‘sekretua’?

Elkarbizitzaren sekretua da elkarrengandik urrun bizi garela, entsaia-tzeko eta zuzenean jotzeko baino ez gara elkartzen. Horrez gain, musikarekiko konpromisoak batzen gaitu eta, batez ere, euskaraz egiten den musikarekiko. Haimar, titulatua zara gitarra klasikoan eta Musika Heziketan, prestakuntza klasikoa rock-a jotzen duen gitarrista batentzat. Gitarra jotzen hasi nintzenean gitarra klasikoa jotzen ikasteko ikastaroak baino ez zeuden. Eta hor eman nuen izena. Gustukoa nuen, baina ez dakit goi titulua ateratzeko beste. Beti banatzen nuen denbora gitarra elektrikoaren eta klasikoaren artean. Bakoitza bere aldetik, nahasi gabe, bi mundu guztiz bestelakoak ziren garai hartan. Ura eta olioa bezala. Urteak igaro ahala, gitarra klasikoaren hainbat kontu erabili ditut gitarra elektrikoan. Osotasunean sinesten dut: klasikoa, elektrikoa, modernoa, antzinakoa… denak balio du eta dena uztartu daiteke pedagogia egokia erabiliz gero. Gitarra klasikoak elementuak eta baliabideak ematen dizkit elektrikorako, eta horrek freskotasuna eta aberastasuna ematen dio interpretazioari.

 

Alex eta zu 2000. urtean gitarra akustikoarekin eta irrati-kasetarekin elkartzen zineten, zein da burura datorkizun orduko oroimen gogoangarriena?

Ilusio handiko uneak ziren, ‘radioca, nire akustikoa eta garagardo lata pare bat besterik ez genuen. “Zoramena” kantaren riff guztiak jotzen genituen Jazzmine nire akustikoarekin… baina, zerbait berria egiteko gogoak mugiarazten gintuen. Indartsu eta kementsu geunden. Dena zintetan grabatu eta gero autoan edo edonon entzuten genituen. Ondoren, gaueko ordu txikitan etxera buelta gitarra esku batean eta irrati-kaseta bestean… Une horretan ez duzu pentsatzen halako zalapartarik sortuko duzunik eskuan ‘radioca’ izanda eta akustikoaren riff batzuk jota.

 

Esadazu, mesedez, esaldi edo gogoeta bat zuen disko bakoitzak zer dakarren adierazteko.

• Zoramena: Ilusioa eta freskotasuna. • Disko infernu: Inspirazioa eta indarra. • Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik: Gure soinua zabaldu zuen diskoa. • Zuzenean bizitzeko gogoa: Garai hartan egin behar zen diskoa. • Zazpi kantoietan: Haize freskoa Gatiburentzat. • Euritan dantzan: Gatiburen oraina eta geroa.

[gmedia id=432]

Texto: Kike Turrón & Kike Babas • Fotos: Hibai Agorria

Scroll al inicio