Blog

Fermin Muguruza. Munduan zehar kontzientziei eragiten

  • 11 Dic, 2014
  • BAO
  • 0 Comments
  • Black is Beltza, Fermin Muguruza,

Bilbon da berriz ere Fermin Muguruza polifazetikoa. Oraingoan erakusketa interesgarri batekin datorkigu, merkaturatu berri duen ‘Black is Beltza’ izeneko bere eleberri grafikoaren idiosinkrasia erakusteko eta azaltzeko.

Berak jarri ditu letrak, Harkaitz Cano euskal idazlearekin batera. Irudiak jartzeaz nazioartean horren ezagun den Jorge Alderete (Calamaroren diskoen azalgilea, besteak beste) arduratu da. Erakusketa otsailaren 8ra arte dago ikusgai, Alondegian. Gainera, jardunaldietan hizlari interesgarriak aditu ahalko ditugu. Baina, utz diezaiogun Fermini, hitz-jario aparta du eta, proiektuaren nondik-norakoak azaltzen.

 

Gidoia

Harkaitz Cano, Euskal Herriko idazlea bera, eta bion arteko kontu bat da. 2001. urtean argazki bat ikusi nuen egunkarian. Bertan, San Ferminetako erraldoiak ageri ziren, 1965. urtean, New Yorkeko Bosgarren Etorbideko kaleetan zehar kalejiran. Argazkiaren behealdean azaltzen zenez, garai hartako arraza-diskriminazioa zela-eta egun hartan erraldoi beltzei kalejiran parte hartzeko debekua ezarri zieten, beren-beregi. Hura ikusteak golpe latza eragin zidan, shock egoeran utzi ninduen; horrela bada, antzeko gaiak ikertzeari ekin nion. 2009. urtean, guztia prest nuela, Harkaitzekin jarri nintzen harremanetan, eta bion artean zerbait idatzi behar genuela proposatu nion, ´Zuloak´-en gidoia idazteko Eider Rodriguezekin egin nuen antz-antzera. 2011. urtean Mexikora joan nintzen, eta han topatu nuen Jorge Alderete, Alderete doktorea, hango lurretako ilustratzailea.

 

Irudigilea

Los Fabulosos Cadillacs-ekoek eman zidaten Aldereteren berri. Hauek ezagun ditut, eta hauei egindako karikatura bat ikusi nuen behin, eta asko gustatu zitzaidan. Hauek jarri ninduten harremanetan Aldereterekin. Lehendik ere ezagun nituen El Foro Alicia-rentzat egiten zituen kartelak, eta han elkartu ginen, DFn. Gidoia eman eta prozesu guztia azaldu nion. Argitu zidan bera komikietako marrazkilari baino ilustra-tzaile zela, baina atsegin zuela kontua, eta lana hasteko irrikaz zegoela… eta hemen gaude, 2014an, hainbat batzar, Skype bidezko elkarrizketa eta DFra bidai atzean utzi eta gero, liburua argitaratuta dugula.

 

Edizioa

Liburua azaroaren 13an argitaratu zen, argitaletxe txikitxo batek egin du. Txikia bai, baina gogor ekiten dakiena eta kontzientzia handikoa, nik atsegin ditudan modukoa. Bang Ediciones du izena, eta Parisen eta Bartzelonan ditu egoitzak. Nire zigilua den Talkak ere parte hartu du edizioan. Badakizu, autogestioa ezinbestekoa da, odolean daramat. Katalanez, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz argitaratu da. Baina badugu beste argitaletxe bat Mexikon ere. La Caja de Cerillos du izena, eta bertan aurreraxeago argitaratuko dugu, Guadalajarako Liburu Azoka ospetsuan egoteko asmoa baitugu.

 

Erakusketa

Era berean, erakusketa bat ere jarri dugu Bilboko Alondegian. Lekua utzi digute ‘Black is Beltza’-ren historia adi-tzera emateko, baina baita historia hau idaztera eraman gaituen testuingurua azaltzeko ere… pelikulak, kartelak, aldizkariak, argazkiak, liburuak, etab. ekarri ditugu bertara. Binetak handitu eta proiektatzen ditugu… une honetan behintzat erdi-zoraturik naukan prozesu eta proiektu bat da. Gunea bizi mantentzeko jarduerak burutuko ditugu, azaroaren 13an hasi eta otsailaren 8ra bitartean. Bertan egongo dira hurbileko lagunak, ekintzak, tailerrak eta solasaldiak burutzeko motibazioa ematen didatenak, nire sormen-uni-bertsoko zati diren lagunak, hain zuzen ere: Manu Chao eta Wozniak, Maika Makovski (eleberri grafikoaren atal bati musika jarri dio), Jorge Alderete, Afrika Bibang… eta baita jarduera ugari ere, haietaz gozatzeko. Guk nahiko genuke erakusketa hau ibiltaria izatea… baina oraingoz, Bilbo aldetik bazabiltza behintzat, honako hau interes handikoa izango da. Hona hemen azalpen guztiak: www.alhondigabilbao.com/programacion/black-is-beltza/actividades

 

Bilbao is Beltza

Bitxia da, baina bidaiatzen ari naizenean askok Bilbokoa naizela uste du. Idatzi ditudan letren artean beti egon da hiriari egindako kinuren bat, batera edo bestera, eta baliteke horregatik izatea. Kortatun bagenuen “Cartel en el Casco Viejo de Bilbao” abestia. Bilbo Handia erreferentzia da Euskal Herrian, gure metropoli handia da. Beti egon da lotura zuzena Irun eta Bilbo artean: Gaztetxearekin egin dugun guztia, gero Negu Gorriakekin egindakoa… Euskal Herri guztiarekin dut lotura: Iruñean Txantrearekin, Gasteizen ‘Cica’-ren sasoiak bizi izan genituen, Arrasate, Gipuzkoa… baina hor dago beti Bilbo, eta berarekin eduki dut lotura gehien, baietz esango nuke, agerikoa da… Hain zuzen ere, behin Mugan (Bilboko taberna mitikoa) nengoela aipatzen genuen nola Kortaturen maketa aurrenekoz Bilbon mugitu zen, nire lagun Kapuletori esker, bere kabuz hasi baitzen kopiak egin eta bazter guztietan banatzen. Biziki zuen gogoko… eta orduko Bilboko jaietan inoiz ez bezala entzun zen Kortaturen maketa.

 


 

Remueve conciencias cruzando el mundo

El polifacético Fermín Muguruza regresa a Bilbao con una interesante expo donde muestra y explica la idiosincrasia de su nuevo lanzamiento, una novela gráfica titulada ‘Black is Beltza’. Él, junto con el escritor vasco Harkaitz Cano, ha puesto las letras. De los dibujos se ha encargado el internacional Jorge Alderete (portadista de Calamaro, por ejemplo). Hasta el 8 de febrero puedes visitar la muestra en La Alhóndiga. Además, habrá muy interesantes ponentes durante las jornadas. Dejamos que sea el locuaz Fermín quién nos detalle todo el proyecto.

 

El guión

Es un lío entre Harkaitz Cano y yo, él es un escritor del País Vasco. En el año 2001 vi una foto en un periódico. En ella aparecían los gigantes de San Fermín desfilando por las calles de Nueva York en 1965, por la Quinta Avenida. El pie de foto contaba que, debido a la discriminación racial que había en aquellos momentos, se prohibió expresamente desfilar a los gigantes negros en aquella jornada. Cuando vi aquello me pegó un golpe fuerte, un shock, y empecé a investigar en esa dirección. En el año 2009 contacté con Harkaitz con todo ya preparado y le propuse escribir algo a cuatro manos, de la misma manera que escribí  el guión de ‘Zuloak’ con Eider Rodríguez. En el año 2011 fui a México, y ahí es donde me encuentro con Jorge Alderete, el Doctor Alderete, ilustrador de aquellas tierras.

 

El dibujante

Conocí a Alderete por Los Fabulosos Cadillacs, los conozco a ellos y un día vi una caricatura que les había hecho y me gustó mucho. A través de ellos contacté con él, conocía también su trabajo de los carteles que confeccionaba para ‘El Foro Alicia’, de modo que allí nos encontramos, en el DF. Le pasé el guión y le conté todo el proceso. Primero me dijo que es que él es más ilustrador que dibujante de comics, pero que le gustaba y que se animaba a empezar el trabajo… y aquí estamos, en 2014, tras múltiples reuniones, horas de Skype, viajes al DF, y ya con el libro publicado.

 

La edición

El libro salió el 13 de noviembre, lo edita una editorial pequeñita, pero muy cañera y concienciada, como a mí me gustan, que se llama Bang Ediciones, con sede en París y Barcelona. También participa Talka en la edición, mi sello, ya sabes que para mí la autogestión es fundamental, va en mi sangre. Sale en catalán, euskera, francés y castellano. Pero también tenemos otra editorial en México. Se llama La Caja de Cerillos, y saldrá un poco más adelante, para poder estar presentes en la afamada Feria del Libro de Guadalajara.

 

La exposición

También abrimos, a la vez, una exposición en La Alhóndiga, aquí en Bilbao. Nos han dejado un espacio para poder mostrar la historia de ‘Black is Beltza’, pero también toda la contextualización de cómo nosotros hemos llegado a escribir esta historia… aportamos películas, carteles, revistas, fotografías, libros, etc. Ampliamos viñetas, proyectamos… es un proceso y un proyecto que, ahora mismo, me tiene un poco loco.
Del 13 de noviembre al 8 de febrero habrá actividades paralelas para que esto sea un espacio vivo. Por aquí pasarán gente cercana, que me inspira para realizar actividades, talleres, coloquios, gente que forma parte de mi universo creativo: Manu Chao y Wozniak, también participa Maika Makovski poniendo música a una parte de la novela gráfica, Jorge Alderete, Afrika Bibang, y un montón más de actividades. Nuestra intención es que esto sea itinerante… pero por ahora, si estás de visita por Bilbao, esto va a ser muy interesante.

Aquí se detalla todo: http://www.alhondigabilbao.com/programacion/black-is-beltza/actividades

 

Bilbao is Beltza

Es curioso, pero cuando viajo, mucha gente piensa que soy de Bilbao. Quizá sea porque en las letras que escribo, siempre aparece un guiño a la ciudad de un modo u otro. En Kortatu ya estaba la canción “Cartel en el Casco Viejo de Bilbao”, es una referencia en el País Vasco, la gran metrópoli que tenemos, el gran Bilbao. Siempre ha habido una línea directa entre Irún y Bilbao, todo lo que hemos hecho con el Gaztetxe, luego todo lo de Negu Gorriak… conecto con todo el País Vasco: la Txantrea de Iruña, toda la época ‘Cica’ en Gasteiz, Arrasate, Gipuzkoa, pero siempre está Bilbao, que es con la que más se me puede relacionar, creo que sí, es evidente… Precisamente, una vez en el Muga, mítico bar de Bilbao, comentábamos que la maqueta de Kortatu se movió primero en Bilbao, gracias a mi amigo Kapuleto, que empezó a hacer copias por su cuenta y las repartió por todos los lugares imaginables donde pudiera escucharse. Le encantaba… y en aquellas fiestas de Bilbao sonó como nunca la maqueta de Kortatu.

 

 

Texto: Kike Turrón & Kike Babas • Fotos: Jon Rodríguez • Ilustraciones: Jorge Alderete

[gmedia id=322]

Share This Story

Categories

Comments