BAO LOGO OK 2 e1391622790962
Portada Biblioteca

Alejandriako Liburutegiak. Euskaltzaindiaren Azkue liburutegia

Euskara babesteko, Euskal Herriak erakunde ofiziala dauka, alegia Euskaltzaindia. Lehenengo Euskaltzainburua izan zenak, Resurrección Mª de Azkuek, Erribera kaleko 6. zenbakian izan zuen bulegoa. Eraikin horretako lehenengo solairuan izan zuen egoitza Euskaltzaindiak, alokatuta, sortu zenetik eta 1992ra bitartean, oraingo tokira aldatu zenean, Plaza Barrira, aurretik Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza izan zenera.

Oñatin egin zen Euskal Ikaskuntzen lehenengo Kongresuan hartutako akordioaren ondorioz 1918an sortua. Euskaltzaindiak lehenengo euskaltzainen artean Resurrección María de Azkue, Arturo Campión eta Julio de Urquijo izan zituen besteak beste, eta egoitza beti Bilbon izan du. Lehenengo egoitza izan zuen tokitik gaur egun dagoen tokira bitartean Arbieto eta Elkano kaleetan ere egon da. Oinarrizko zenbait helburu ditu, batetik, Euskararen gramatika arauak ikertu eta formulatzea, lexikoa zerrendatzea eta lexikoan, gramatikan eta grafian hizkuntza literario bateratua sortzea; bestetik, hizkuntzaren eskubideak babestea, euskal hiztunen adierazpide izan dadin.

Historia pixka bat. Eratzeari eta lehenengo bilerei buruzko guztia Euskara aldizkariaren lehenengo zenbakian jasota dago, 1920an. Bertan kontatzen denaren arabera, Euskaltzaindia sortzeko lehenengo asmoa 1886koa izan zen, Aristides Artiñanok urte horretako Durangoko Euskal Jaiak zirela eta egindako Euskal Akademiaren Egitasmoaren proposamenetik abiatuta. Aldizkariak, ikerlanak, lanak eta aktak hedatzen dituenak, lehenengo garaia izan zuen 1937ra arte. Bigarrena, hamasei urte geroago etorriko zen, 1953an alegia, eta sortzailearen izena daraman Liburutegiko apalategietan gordetzen da, Azkue Liburutegian hain zuzen. Bertan, Azkuek berak sortutako lanekin batera, Morfología Vasca (1925) edo Cancionero Popular Vasco (1922-1925), Seber Altuberen Erderismos (1929) edota literatura lan klasiko handien lehenengo edizioak ere gordetzen dira, hala nola Leizarragaren Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria (1571) edo Axularren Gero (1643). Azken urteotan Azkue Biblioteka eta Artxiboa izena hartu duen liburutegiak, halaber, artxibategi ondare garrantzitsua gordetzen du, non sortzailearen artxibo pertsonala ez ezik, Apraiz, Ibinagabeitia, Zaitegi eta beste euskal intelektual ugarirenak ere gordetzen baitira. Historian zehar, eta sortzailearen asmoari jarraiki, Azkue Liburutegiak ondare bibliografiko garrantzitsuak biltzen ditu, hala nola Jon Bilbaoren bibliofiloarena edota George Lacomberena, Julio de Urkijorekin batera RIEV (Revista Internacional de Estudies Vascos) sortu zuenarena, hasiera batean Telesforo Monzónek hartuta, baina betiere euskararen ingurukoak, euskal historiari, erlijioari, antropologiari, musikari eta folkloreari buruzko material ugari ere biltzen duen arren.

Euskaltzainek erabiltzeko ez ezik, Euskaltzaindiaren liburutegiko areto eta artxibategiak euskal hizkuntza eta kultura ikertzen dutenentzat irekita daude, eta hala azaltzen digu egungo zuzendaria den Pruden Gartziak: «Arduradunen xedea da ABK (Azkue Bibliotekaren Katalogoa), gaur egun euskaraz baino ez dagoena, beste hizkuntza batzuetan ere eskuragarri egotea». Bai bera bai artxibategiaren arduraduna, Josune Olabarria, harro daude José Antonio Arana Martixa (1931-2011) euskaltzain eta liburuzainak egindako lan handiaren dizipulu eta jarraitzaile izateaz, berak eman baitzion Azkueren ondareari gaur egun duen forma, eta lan egiten dute hori guztia interesa dutenen esku ipintzeko.

Texto: Seve Calleja • Fotos: Hibai Agorria

Scroll al inicio